Síguenos en redes sociales:

Garridoren lan ona Espainiako Igeriketa Txapelketan

Errelebo proban lehen postuan sailkatu da eta bizkar igeriketako 100 metroko proban bigarren

- Nahia Garrido urretxuarrak gazte eta haur mailako autonomia erkidegoen arteko Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartu zuen asteburuan, Oviedon. Garridok lan bikaina egin zuen. Lau estiloen errelebo proban urrezko domina lortu zuen. Urretxuarrak egindako lana azpimarratzekoa izan zen. Izan ere, aldea lortu zuen eta bere hiru taldekideen lana aldeari eustea izan zen. Garridok beste bi probatan ere parte hartu zuen. Bizkar igeriketako 100 metroko proban, bigarren izan zen. Estilo bereko 200 metroko proban, berriz, bosgarren sailkatu zen. Garrido Tolosaldea IKT klubeko kidea da.