Arditurriko parketxean bi hegazti askatuko dira
Ekitaldia larunbat goizean egingo da eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da
- Hurrengo larunbatean, inguruan bizi diren bi hegazti harrapari hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Oiartzungo Arditurri parketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz bat eta beste belatz gorri bat askatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen eskutik.
Jarduera honen hitzordua goizeko 11.30ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du. Azalpenak euskaraz izango dira.
Taldeak partaide kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea (tel.: 943 495 069 edo 688 895 068). Prezioa hiru eurokoa da pertsona bakoitzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Beasain se convierte en ventana al océano con el 'CIMASUB Tour'
-
Irun lanza bonos de aparcamiento con precios reducidos en tres parkings del centro
-
Isabel Martín, 100 años, ocho hijos y un viaje de Extremadura a Azkoitia hacia un futuro mejor a principios de los 60
-
El Ayuntamiento de Irun amplia los tramos del sistema de pago por capacidad económica