Legazpi | 50 euroko bonua Gaizka Redondok irabazi du
Legazpiko egutegiko lehiaketan parte hartu nahi dutenek legazpi.eus webgunera jo behar dute
- Legazpiko Udalak hilero lehiaketa bat antolatzen du, herriko egutegiaren inguruan. Asmakizuna asmatzen dutenen artean 50 euroko erosketa bonua edo Bertatik Bertara egitasmoko produktuekin betetako saski bat zozkatzen du. Urtarrileko asmakizunaren erantzuna Begiak zen eta zozketa Gaizka Redondo Pinillosek irabazi du.
Euskara sustatzea helburu duen lehiaketa honetan nahi duten legazpiar guztiek parte har dezakete. Horretarako, legazpi.eus webgunera jo behar dute. Horra hor otsaileko asmakizuna: Zer dela eta zer dela, ez daukanak daukanari ematen diona.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones