- "Pena handiz bada ere, aurten ez da Aratusterik izango. Ea 2022ra begira egoera hobetu eta inoiz baino gogotsuago ospatu dezakegun". Horrela iragarri dute Arrasateko Udalak, jai batzordeak eta SUDC elkarteak otsailean festa ez dela ospatuko.

Gainera, ez da kultura egitarau propiorik sortuko. "Egingo diren ekintzak ohiko programaren barruan sartuko dira", azaldu zuten Udaletik. Bestalde, SUDC-eko presidente den Juan Luis Arkauzek, hurrengo urteei begira, Inauteriak prestatzeko gazteei eta familiei lokalak uzteko eskatu zion Udalari.