Síguenos en redes sociales:

Aitor Etxeberria eta ‘Amorante’ren kontzertua atzeratu da

- Aitor Etxeberria eta Iban Urizar Amorante musikariek datorren igandean Soreasu antzokian eman behar zuten kontzertua atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Izan ere, Azpeitia eremu gorrira igaro denez, herriko sarrerak eta irteerak mugatu egin dituzte, eta hori izan da kontzertua atzeratzeko arrazoia. Antolatzaileek oraindik ez dute emanaldi horretarako data berririk iragarri, baina “udaberrian” izango dela aurreratu dute.