Usurbilek Eskola Kirolaren itzulera txalotu du
Udalak eta kirol elkarteek idatzitako ohar bateratu batean bizi izan dituzten momentu latzak gogoratu dituzte
- Eskola Kirola baimendu dutenean, Usurbilgo Udalak eta herriko kirol klub eta elkarteek ohar bateratua argitaratu dute. Bertan, antolatzen dituzten jarduerak berraktibatuko dituztela jakitera eman dute guztientzat onuragarri delakoan, nahiz eta mugapen ba-tzuk egon.
"Aurrekoetan egin dugun bezala, araudiek diotenaren arabera antolatu eta laster izango gaituzue lanerako prest. Bertan elkar ikusiko garela espero dugu eta orain arte bezala, ziur gaude zuen laguntza eta prestutasuna izango ditugula, funtzionamendu arau zein protokolo guztiak betetzeko", animatu dute herriko kirol taldeek.
Alabaina, nahiz eta atzoko eguna pozgaria izan eragileentzako, oso momentu latzak bizi izan zituztela gogora ekarri dute idatzian: "Ume eta gazte askori, kirola zein jarduera fisikoa eginez beraien burua eta gorputza osasuntsu mantentzeko eskubidea ukatu zaie azken aste luzeetan". Hezitzaile eta entrenatzaileak ahaztuak utzi zituztela salatu dute eta hainbat lanpostu kolokan egon direla ere adierazi dute. "Errudunak bailiran tratatuak izan dira", kritikatu dute kirol elkarteek.
"Lehen egunetik, baldintza zorro-tzetan aritu behar izan dugu herriko kirol eta kultur taldeok gure jardunak aurrera eramateko. Usurbilgo Udalarekin batera, elkarlanean aritu gara eta dekretuak dekretu, moldaketak moldaketa, eskatutakoari eutsi eta modu seguru batean burutu genituen gure ekintzak. Bai eskola kiroleko jarduerak zein kirol federatukoak ere", azaldu dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Las fiestas del barrio de las estaciones, en Urretxu y Zumarraga
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras