Beasaingo tabernarien aldeko errifa salgai dago
Bi euro balio du txartelak eta 15 establezimenduetako elementuez osatutako sei otar zozkatuko dira
- Beasaingo ostalari-tzak itxita jarraitzen du oraindik ere, eta koronabirusaren intzidentzia-datuak goraka doaz, gainera. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratutako boletinean agertu denez, 17 kasu berri detektatu dituzte. Hala, herriak eremu gorrian jarraitzen du, eta tabernak itxita. Sektoreak sentsibilizazioa bilatzen du herritarren eta ingurukoen artean, eta helburu horrekin abiatu dute elkartasun zozketa bat. Hain zuzen, Beasaingo ostalariok aurrera! du izena errifa solidario honek eta dagoeneko martxan da. Bi euroko txartelak eros daitezke herriko ostalaritza, zerbitzu eta merkatari-tza guneetan, eta sei otar sarituko dituzte ostalariek. Saskia herriko dendek eta zerbitzuek emandako opariekin osatuta dago. Sei irabazleek jasoko duten otarretan 15 komertzio desberdineko opariez gozatzeko aukera izango dute. Urtarrilaren 17an egingo da zozketa eta irabazleak jakitera emango dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria de arte y artesanía de Zumarraga, en imágenes
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"