Síguenos en redes sociales:

Oiartzok Eguberriko Topaketa ospatu du

Iaz batxilergoa amaitu zuten 92 ikasleak zoriondu zituzten Niessen aretoan egindako ekitaldian

- Oiartzo batxilergo ikastolako Eguberriko Topaketa ospatu zen abenduaren 23ko ilunabarrean Errenteriako Niessen aretoan. Aurten COVID-19agatik, ikasleekin bakarrik ospatu zen, irakasle eta familiarik gabe.

Oiartzo ikastolako zuzendari eta lehendakariak eman zioten hasiera ekitaldiari, iaz ikasketak bukatu zituzten 92 ikasleei zorionak emanez, etorriko direnei ongietorria eginez, irakasle eta langileen lana eskertuz eta ikastolaren etorkizuneko erronkak aipatuz.

Ekitaldi hau Xabier Egibar Gainza lehendakariaren azkena izan zen karguan. Bere tokia Maider Gezalari utziko dio.