C.D. Bidasoak webgune berria estreinatu du
“Zaleengan pentsatutako” espazio honek jarraitzaileei klubari buruzko informazio guztia eskainiko die
- C.D. Bidasoak bere webgune berriaren berri eman zuen atzo, La Plaza Comunicación enpresa irundarrak azken hilabeteetan egindako lanaren ostean. Klubeko presidenteak, Gurutz Aginagaldek, azaldu zuenez, azken urteetan azaldu diren erronka digitalei aurre egiteko “zaleengan pentsatutako” espazio bat edukitzea “bai edo bai eman beharreko pausoa zela” ikusi zuten Bidasoan. Ildo horretan, webgune berriaren protagonistak jarraitzaileak izango direla azpimarratu zuten klubetik. Izan ere, lehen taldearen eta harrobiko kirol gaurkotasunari buruz erraz informatzea eta online dendara azkar sartzea ahalbidetuko du webgune berriak elebidunetan. Gainera, zaleak Artalekura normaltasunez itzultzen direnerako, webguneak gaur Berrlyren bidez kudeatzen den Bazkide Gune antzekoa garatzeko aukera emango du. Beste berritasunen artean, klubleko informazio finkoa eguneratu egin da eta irudiek protagonismoa hartu dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Mamis Etxe: arroces que enamoran, parrilla irresistible y una terraza espectacular
-
“En el ámbito gastronómico, vascos y japoneses nos parecemos mucho”
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas
-
Pasaia se volcará los próximos tres meses en el cuidado del mar y el medio ambiente