Síguenos en redes sociales:

Alokairuak erraztea eskatu dute EH Bilduk eta Abotsanitzek

Lokal komertzialen errentak adosteko bitartekaritza zerbitzu bat eratzea proposatu dute

- Abotsani-tzek eta Bidasoako EH Bilduk bitartekaritza zerbitzu bat abia-tzea proposatu dute aste honetan Bidasoa Bizirik garapen agentzian. Taldeetatik azaldu dutenez, ekimen honen helburua lokalen jabe eta maizterren arteko akordioak lortzea izango litzateke, "bizi dugun egoera honetan alokairuaren prezioa ez dadin izan negozioen itxiera eragingo dutenak". Taldeen ustez, zerbitzu honek "doakoa izan beharko luke" eta "aldeen arteko adostasun eta hitzarmen bitartez bi aldeentzako egokiak diren neurriak hartzen lagundu beharko luke".