Bidasoaldeko udalek bat egin dute Euskararen Egunarekin
Ospakizunaren harira Irun eta Hondarribiko zinegotzi guztiek sinatutako adierazpena kaleratu zen
- Irungo eta Hondarribiko udal talde politiko guztiek sinatutako adierazpen instituzional berdina kaleratu zuten atzo bi hirietako udalek, bakoitzak bere aldetik, Euskara, aurrerabide. Gizartea euskaraz biziberritzea helburu lelopean. Hala, bi administrazioek Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuten, "euskararen ahotsa zor diogulako munduari" aldarrikatuz. Gainera, Irungo kasuan Udalak hainbat liburu sorta helarazi zizkien hiriko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkun-tzako ikastetxeei, kalean jarduerak ezin direnez egin, gutxienez ipuinen eta liburuen bidez euskararen alde egiteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El primer camión híbrido de hidrógeno llega al Dakar de la mano de Fagor Ederbatt
-
Errenteria abre el plazo para presentar los trabajos para los Premios Mariasun Landa
-
Itsasne Zubiri expone en Zumaia una inmersión visual a partir de este sábado
-
Usurbilgo kiroldegiak bere ordutegia luzatu du urte berriarekin