Lasarte-Oria | 'Beldur Barik' sariak banatu dituzte
Pandemiarengatik sari bakarra eman da, hamabi eta hamahiru urte bitartekoen kategoriakoa
- Asteburu honetan, Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak eta Lourdes Acevedo Berdintasunaren zinego-tziak banatu dituzte generozko indarkeriaren aurkako Lasarte-Oriako Beldur Barik zazpigarren bideo lehiaketako sariak.
Pandemiarengatik aurten sari bakarra banatu da, hamabi eta hamahiru urte bitartekoen kategoriakoa. Gainontzeko, adin tarteak saririk eman gabe geratu dira.
Honela, hamabi eta hamahiru urte bitartekoen kategorian Begiak itxi ditzala horrela ez nauenak gustoko lanak 200 euroko saria jaso du. Egileak Nora Otaegi, Inge Trantxe, Garazi Etxeberria, Malen Arzadun, Nagore Loyarte, Sigfrix Salazar, Thais Member, Irati Mazkiaran, Maialen Fernandez, Añes Apaolaza, Goiatz Aiestaran eta Arritxu Marques dira.
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute; alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiei aurre egitea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia