Síguenos en redes sociales:

Zaintzaren inguruko tailer birtuala, gaur, Herrilabek antolatuta

- Beasaingo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera abiatutako egitasmoa da Herrilab, eta emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna du helburu, kontziliazio erantzunkidea sustatuz. Gauzak horrela, gaur arratsalderako online saio bat antolatu dute adin txikiko eta gaixo edo menpetasunen bat duten pertsonen zaintzak ikusarazteko asmoarekin. Matxalen Legarreta eta Edu Portillo izango dira hizlariak, baina herriko eragileen esperientziak ere ezagutu ahalko dira. 18.00etatik 19.00etara egingo da, Zoom plataformaren bitartez. Izena Beasaingo Udalaren webgunearen bidez egin daiteke.