- Orioko Bikamiotan zegoen KTA eraikineko igogailua matxuratuta zegoen eta, gainera, ez zituen betetzen gaur egungo irisgarritasun arauak. Hori horrela, Orioko Udalak berria jartzea erabaki du eta martxan da dagoeneko. Igogailu berria instalatzeko lanak Orona enpresak egin ditu eta kostua, guztira, 31.000 eurokoa izan da. Txukunketa eta pintaketa lan batzuk geratzen dira oraindik, baina horiek Udalak egingo ditu datozen egunetan.