Síguenos en redes sociales:

Abenduaren 9an aurkeztuko dituzte aurrekontuak

Potxoeneako edukiera mugatua denez, bertaratu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute

- 2021eko aurrekontuak osatzen hasi da Usurbilgo udal Gobernua. Izan ere biharko ogasun batzordean aurkeztuko die hurrengo urterako aurrekontuen proposamena oposizioko alderdiei. Ohi bezala, hamabost eguneko epea izango dute euren ekarpenak egiteko, konkretuki abenduaren 15a arte.

Aurkezpen publikorako data ere zehaztu dute. Abenduaren 9an izango da, Potxoenean, 18.30ean. Edukiera kontuak direla eta, bertaratu nahi dutenek mezua bidali beharko dute izena emateko komunikazioa@usurbil.eus helbidera.

Bestalde, abenduaren 18an ezohiko ogasun batzorde batean, aurrekontuak diktaminatuko dira. Honela, hilaren 23an ezohiko Osoko Bilkurak hasieraz onartuko ditu.

GAOn argitaratu ostean, jendaurrean jarriko dira. Hamabost laneguneko epean alegaziorik ez balego, behin betiko onartuta geldituko lirateke.