Lan anitzetarako operarioak behar dira
Beterri-Buruntzako Udalek langabezian dauden 18 pertsona kontratatuko dituzte
- Lanbideren enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen baitan, langabetuak lan mundura merkaturatzeko programa abiatu dute aurten ere Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), bereziki, ohiko merkatuan txertatzeko arazoak dituzten taldeei zuzenduta.
Guztira, 18 lagun kontratatuko dituzte. Aste honetan argitaratu dute izena emateko eskaintza Lanbiden. Zeregin anitzetarako operario gisa udal brigadan lan egiteko enplegu programa da.
Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko Lanbiden argitaratu den lan-eskaintzan eman behar da izena. Lanbidek jasotako curriculum guztiak aztertu, eta eskualdeko Udaletara bideratuko ditu. Elkarrizketa bidez hautatuko dira, ondoren. Informazio gehiagorako 945 160 600 edo 630 305 452 telefonoetara dei daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Aprobada la rehabilitación del Peine del Viento por 1, 5 millones de euros
-
Elgoibar recibe a la Itzulia Women 2024 con multitud de actos
-
A la nueva sede del Distrito Este le seguirá la comisaría de la Guardia Municipal de Herrera
-
Abierto el plazo para presentar propuestas de actividades para las fiestas de Hondarribia