Laguntzak hobetzea eskatu du Abotsanitzek
Hondarribian pandemiak eragindako krisiari eusteko diru gehiago bideratzea proposatu du taldeak
- Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak atzo jakinarazi zuenez, joan den astean ekonomiari eusteko eta kontsumoa sustatzeko diru-laguntza proposamena aurkeztu zuen Udalean. Osasun krisiak eragindako larrialdi ekonomikoa arintzeko neurriak ziren eta, taldetik ziotenez, "era azkar eta prozedura erraza erabiliz abiatu beharko lirateke". Zehazki, alde batetik aktibitate ekonomikoa sustatzeko 500.000 euro erabiltzea proposatu zuen Abotsanitzek, establezimendu eta autonomoen artean 1.000 euroko laguntzetan banatuko zirenak aktibitatea mantentzeko baldin-tzarekin. Bestetik, Gabonetako kanpainari lotutako larrialdiko ekintza bat, kontsumo bonoen sistema erabiliko lukeena, egiteko 200.000 euro bideratzea proposatu zuen taldeak. Horrelakoak finantzatzeko Itxeki Hondarribia! programan gastatu ez den dirua erabiltzea proposatu zuen Abotsanitzek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”