'Goierrin indarkeria matxistarik ez!' sormen lehiaketa izango da aurten
Sei herritako bizilagunek parte hartu ahal izango dute, eta izena abenduaren 4ra arte eman daiteke
- Azaroaren 25ean izango den Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, Goierriko sei herritako berdintasun teknikariek berdintasuna sustatzeko bide berriak eraikitzeko asmoz sormen lehiaketa berritzaile bat antolatu dute: Goierrin indarkeria matxistarik ez!. Hain zuzen ere, Beasain, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zaldibia dira ekimen honen bultzatzaileak, eta dagoeneko lehiaketan parte har-tzeko izen-ematea zabalik dago.
Lehiaketan parte hartzeko eta lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 4a izango da. Gaia ere jarri dute antolatzaileek: COVID-19aren pandemia eta emakumeen aurkako indarkeria. Sormenari bide eman diote eta hori oinarri duen edozein lan aurkeztu ahalko da. Hala nola, marrazkiak, eskulturak, argazkiak, irakurketak, dantzak, antzerkiak... partaide bakoitzak ikusi beharko du haren ideiari hobekien doakion formatua, eta hori garatu. Hala ere, beharrezkoa izango da bideo formatuan entregatzea egindako lana; marrazkia bada, adibidez, marrazki hori egitearen prozesua grabatu daiteke eta ondoren bidali.
Sariak ere izango dira puntu gehien lortzen dituenentzako. Herriko komertzioei bultzada eman nahi diote, eta horregatik sariak herrian gastatzeko bonoak izango dira. 200, 150 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren. Gainera, ekimenaren sei udal sustatzaileetako lehenengo sailkatuei 50 euroko bonoak emango zaizkie, bakoitzak haren herrian gastatu dezan.
Informazio guztia webgune honetan jaso da: https://labur.eus/2fIPF.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ordizia peatonaliza el Paseo de los Fueros y la Avenida los fines de semana
-
'Kosta Berdea', la nueva marca que une mar, montaña y sostenibilidad en Urola Kosta
-
Bidasoa activa lanza la cuarta edición de Bidalan para impulsar la inserción laboral de personas en situación de vulnerabilidad
-
El Gobierno Vasco se reafirma en la supresión de la estación del tren de Altzola