- San Felipe Elkarlaguntzak antolatuta, In memorian izeneko saioa izango da bihar Arrasateko Kulturateko areto nagusian, 18.00etatik aurrera. Dolu egoeratan aditu den Maite Urzainek emango ditu azalpenak. Edukiera mugatua denez, aurretik izena eman beharko da 943 773 022 telefonora deituz. Ekitaldi osoan maskara erabiltzea eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea derrigorrezkoa izango da.