Bizikletak garbitzeko gunea prest da Azkoitian
Bizikleten konponketa arruntak egiteko erreminten modulu bat egokitu dute bertan
- Udalak jakinarazi duenez, Xabier Munibe kalean bizikletak garbitzeko egokitu duen gunea prest dago jada. Ekipamendu honekin, bizikletan ibiltzeko ohitura duten herritarrek egindako eskaerari erantzuna eman dio Udalak.
Javier Zubizarreta alkateak esan duenez, "gero eta gehiago praktikatzen da txirrindularitza gure herrian eta espero dut garbigunea benetan probetxuzkoa izatea eta erabilera zuzena ematea".
Garbiguneak presiopeko bi tutu malgu ditu eta nahi duten guztiek erabili dezakete, doan. Gainera, bizikleten konponketa arruntak egiteko erreminten modulu bat ere aurki daiteke bertan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El Instituto Bidasoa de Irun cuenta con un nuevo receptor geodésico
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
El Ayuntamiento de Hondarribia condena un caso de violencia machista
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta