Santu Guztien egunerako protokoloa, Ordizian
Gehienez ordubete egon ahalko da hilerrian, eta ibilgailua ere ezingo da denbora gehiagoz utzi
- Igande honetan ospatuko den Santu Guztien egunerako protokoloa osatu dute herri askotan, tartean, Ordizian. Gogoratu dute gehienez seiko taldeak elkartu ahalko direla hilerrian, inoiz ere ez gehiagokoak, eta sarrera eta irteerak desberdinduta egongo direla.
Hilerrira sarrera aparkalekutik egingo da, eta horretarako oinezko ibilbidea itxiko da aparkalekuan zehar; irteera zerbitzu atetik egingo da, hilerrira sartzen den errepidetik. Irteera kontrolatzeko eta bertatik inor sartzen ez dela ziurtatzeko pertsona bat egongo da bihar eta igandean, eta jende asko pilatzen den uneetan. Gainera, Filipinak kalera jaisten diren eskailerak itxita egongo dira igandean.
Komuna irekita egongo da gaur eta bihar, eta horretarako garbiketa zerbitzua indartuko du Udalak. Hala ere, jende pilaketak izaten diren ordutegiak ekiditeko deia egin du Udalak, eta segurtasun neurriak betetzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Se denuncia una desaparición. ¿Cómo trabaja la Guardia Municipal de Donostia?
-
Se invertirán 1,4 millones en la reforma de la cubierta del velódromo de Donostia
-
Detenidos dos jóvenes tras ser sorprendidos forzando la puerta de una vivienda para robar
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia