Programatutako ikuskizunak berrantolatu ditu Kulturazek
Pandemia dela eta, Azpeitiko Kooperatibak dataz aldatu edo bertan behera utzi behar izan ditu hainbat ekintza
- Eusko jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko neurriak zorroztu dituela eta, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak datozen asteetarako programatuta zituen kultur ekitaldiak berrikusi behar izan ditu.
Hala, azaroaren 6an ospatzekoa zen Aitor Etxeberria eta Amoranteren kontzertua urtarrilaren 22ra atzeratu da eta azaroaren 7an egitekoa zen Antonio Lizanaren emanaldia bertan behera gelditu da. Era berean, joan den asteburuan bertan behera gelditu zen Ezpalak eta Lemy Riveren kontzertua abenduaren 18an izango da.
Bestalde, zineari dagokionez, "23.00etarako etxeratze-agindua ikusita, Soreasuko emanaldien ordutegiak aldatu behar izan ditugu eta larunbateko eta asteleheneko saioak 20.00etan izango dira".
Edonola ere, pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu diren ekitaldietaz disfrutatzeko sarrerak erosita zituztenek ordaindutako dirua zuzenean berreskuratuko dute. Horretarako ebeloki@kulturaz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos