Egutegia osatzeko lehiaketak gaur itxiko du izen-ematea
Hondarribiko Udalak antolatutako ekimenaren hamabi garaileek 100 euroko sari bana izango dute
- Hondarribiko Udalak 2021erako egingo duen egutegia osatzeko antolatutako argazki lehiaketara aurkezteko azken eguna da gaur. Nahi duen orok bere argazkia bidali ahal izango du posta elektronikoz argazkiakhondarribia@gmail.com helbidera edo mezu pribatu bidez Udalaren kanal sozial ofizialen bidez, Facebook (www.facebook.com/HondarribikoUdala), Twitter (@HondarribiaUdal) eta Instagram (hondarribiko_udala). Pertsona bakoi-tzak hiru argazki aurkez ditzake, bere datuekin eta "Hondarribiko 2021eko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa" leloarekin. Lehiaketa 18 urtetik gorako argazkigintzaren zaletuei zuzenduta dago eta aurkeztutako lanek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Guztira 100 euroko hamabi sari banatuko dira, hilabete bakoi-tzeko bat, baita Hondarribiko Udalak 2019an estreinatu zuen marka berriaren merchandising sorta bat ere. Gainera, mugikortasunarekin eta azokarekin lotutako irudiek azokan gastatzeko bonu bat ere jasoko dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Donostia une fuerzas con otras ciudades para afrontar los retos del cambio climático
-
El Alderdi Eder de Donostia se convertirá en una pista para el deporte femenino el 4 y 5 de octubre
-
El segundo mejor bocata del Estado se cocina en Hondarribia
-
El Club Vasco de Camping celebra el sábado su 75 aniversario