Urola Kostan adimen desgaitasuna duten 100 pertsona eta 426 atzegizale daude
Atzegik Zarautzen aurkeztu du kanpaina berria, eta Mikel Etxeberria getariarrak bere bizipenak kontatu ditu
- Astezkenean aurkeztu zuen Atzegi elkarteak bere 60. urteurreneko sentsibilizazio-kanpaina.
Atzegiko kideak eskuzabalik hartu zituzten Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Jesus Arana Gizarte Zerbitzuetako zinego-tziak.
Kanpainaren nondik norakoak eman zituzten eta Urola Kostan Atzegi elkarteak duen pisua nabarmendu zuten. Hori erakusten dute datuek: 426 atzegizale daude eskualdean eta 158 pertsona kolaboratzaileak dira. Hauek guztiek, bertako 98 familiei (100 adimen desgaitasuna duten pertsonak) laguntzen diete.
Koronabirusa tarteko, ezin izan zuten agerraldi jendetsua egin, baina bertan egon zen Mikel Etxeberria elkartearekin izan dituen bizipenak aurrez aurre kontatzen. Getariarra da Etxeberria eta duela hiru urte ama hil zitzaion. Orain, 23 urterekin, bakarrik bizi da herriko pisu batean. Zarauzko Gureak enpresan egiten du lan eta bere ametsa Gipuzkoako Foru Aldundian lan egitea da. Horretarako, azaroan egingo du azterketa.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Incidentes entre los ‘hooligans’ ingleses en Donostia y Santander
-
Los gigantes de Bergara se pasan al cuento para prevenir el consumo de tabaco
-
El PNV propone rebautizar el polígono Pagatza como 'Patxi Basauri', en honor al exalcalde elgetarra
-
El Ararteko pide a la Diputación que garantice el acceso a datos sobre los antepasados