Lasarte-Oriak sari banaketa propioa izango du Beldur Barik lehiaketan
- Beldur Barik lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea da. Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketa martxan da eta aurten ere herri mailako saria izango da Lasarte-Orian.
Beldur Barik lehiaketa Euskadi mailan antolatzen da, baina esan bezala, Lasarte-Oriak sari banaketa propio bat prestatzen du. Guztira 600 euro banatuko ditu, 200 euro adin-tarte bakoitzeko irabazlearentzat (kategoriak: 12-13, 14-18 eta 19-26 urte).
Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaitzen da. Parte har-tzeko ikus-entzunezko lana Youtube edo Vimeora igo behar da. Hain zuzen, plataforma hauek sortzen duten esteka da aurkeztu behar dena. Ondoren, Beldur Barik webgunean dagoen formularioa bete behar da, beldurbarik.eus/eu/ helbidean.
Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 26an izango da 19.00etan, kultur etxean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“A la universidad le importan sus estudiantes y eso es lo que queremos transmitir”
-
La atención psicológica a estudiantes de EHU crece un 25% en los dos últimos años
-
“Los últimos hallazgos señalan que los vascones mantuvieron una alianza amistosa con los romanos”
-
Urretxu y Zumarraga celebran una gran fiesta en memoria del tren del Urola