Silo-bolen plastikoaren bilketa egiteko datak
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoa hilean behin jasoko da, hileko 3. asteartean
- Asko izaten dira silo-bolak egiteko plastikoa eskatzen duten baserritarrak uda garaian, belarra gorde eta negu partean erabili ahal izateko. Plastiko hori erabili ondoren, soberan gelditu denaren bilketa abiatuko du Idiazabalgo Udalak.
Horiek jasotzeko datak zehaztu ditu, eta aurten beste hiru egun jarri dituzte; hilabeteko hirugarren astearteetan izango dira: urriak 20, azaroak 17 eta abenduak 15. Horrez gain, datorren urtera begira urtarrilak 19, otsailak 16, martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18, ekainak 15, azaroak 17 eta abenduak 15.
Astearteetan jasoko denez, plastikoa bezperan, astelehenean, atera beharko da Olariaga baserrian, hormigoizko bidean sartuta, Urrutikoetxe baserrian aurrera jarraituz, Benta Txikin, Idiazabalgo herri irteeran, Gurutzeta baserri inguruan, Gorrotxategi oilategi aldean,? Olazagibel eta Korta baserrian, eta Katea auzoko autobiako zubi azpian.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”