Euskara-harrera ikastaroa antolatu dute Zarautzen
Bizilagun berriek oinarrizko esaldiak ikastea da helburua, eta herriko zerbitzuei buruzko informazioa ematea
- Zarauzko Udalak euskara-harrera ikastaro berria antolatu du Zarauzko bizilagun berrientzat, horien egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko asmoz.
Ikastaro honetan euskararen oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, herriko baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen zaie.
Egoera tarteko, talde txikiagoak egingo dituzte (gehienez zazpi lagunekoak) eta astean bi aldiz soilik izango da hitzordu presentziala.
Izen-ematea ireki dute dagoeneko eta urriaren 28ra bitartean izango da aukera. Ikastaroa, aldiz, azaroaren 2an hasiko da eta otsailaren 4ra arte luzatuko da.
Inskripzioa egin nahi duenak edo informazio gehiago behar izanez gero, Gizarte Zerbitzuetara (Zigordia kalea, 33) jo daiteke. Telematikoki ere egin daiteke: 943 005 127 telefono zenbakira deituta edo jaranguren@zarautz.eus helbidera mezu bat idatzita.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Donostia cerrará sus paseos marítimos entre el 18 y el 20 de diciembre por el oleaje
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos