Síguenos en redes sociales:

Garapen bidean dauden herrialdeetako laguntza handitu du Beasainek

Beharra duten herrialdeei laguntzeko 50.000 euroko ekarpena egitea onartu zuen aho batez Iraileko Udalbatzak

Garapen bidean dauden herrialdeetako laguntza handitu du Beasainek

- Garapen bidean dauden herrialdeak diruz laguntzea eta haien garapenean alea jartzea izan da Beasaingo Udalaren egitekoetako bat. Hala, aurrekontuetan lankidetza jardueretara zuzenduta duen kopuruaren erdia, Beasaingo gazte laguntzaileentzat bekak emateko, eta garatze bidean edo zoritxarren bat jasan duten herrialdeetatik datozen haurren denboraldirako harrera programarako zuen bideratua hasiera batean. Gai hauetara bideratutako beste erdia aldiz, garatze bidean dauden herrialdeei zuzendutako larrialdietarako edo ekintza gizatiarrentzako eskainiko zen.

Gauzak, baina, ez dira espero bezala igaro eta gazte laguntzaileentzat bekak emateko eta haurren denboraldirako harrera programarako ez da eskaerarik aurkeztu. Horren aurrean, Beasaingo Udalak erabaki du hasiera batean egitasmo horietara bideratzea aurreikusitako diru kopuruak larrialdietarako laguntzetara zuzentzea, horren inguruko proposamena aurkeztuz eta aho batez onartuz Udalbatza osoaren iraileko bilkuran. Orotara, beraz, 50.000 euro izango da helburu horretara zuzenduko den laguntza, eta hala, garapen bidean dauden herriek haien herrialdeetan ekimenak eta beharrezko jardunak egiteko erabali ahalko dute dirua.