Doako hamar ikastaro izango dira IKT Astean
Enpresetan, merkataritzan eta turismoan aplikatu daitezkeen tresna digitalak modu errazean landuko dira
- Doako hamar ikastaro eskainiko ditu aurten urriaren 19tik 23ra luzatuko den Tolosaldeko XII. IKT Asteak. Tolosaldea Garatzen eta Enpresa Digitalaren arteko elkarlanetik sortutako formazio-saioak dira, eta modu azkar eta errazean aplikatu daitezken tresnak landuko dira.
Goizeko saioetan, enpresei zuzendutako ikastaroak eskainiko dira, online. Saioak elkarren artean independenteak izango dira, hau da, nahi adina ikastarotan eman ahalko da izena. Eguerdietan, berriz, merkataritza establezimenduei bideratutako lau eguneko ikastaro bakarra izango da, astelehenetik ostegunera. Arratsaldez, turismo sektorera egokitutako saioak izango dira.
Ikastaro guztiak doakoak dira, baina plazak mugatuak dira eta izena ematea beharrezkoa da, 943 654 501 telefonora deituz edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzita.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones