- Datorren igandean, hilaren 18an, 2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatuko dute Udalak eta gurasoek. Iaz herrian jaio ziren 70 haurretatik 31k hartuko dute parte Oiartzungo komunitatera ongietorria emateko festan. Atsolorraren ezaugarri nagusiak mantenduko diren arren (harrera, txalaparta, haur kantuak eta zuhaitza osa-tzea), aldaketa nabarmena izango du: aforo muga.