Agerre-alden gaur hasiko dira lanak
Oiartzungo etxadiko barrualdeko errepidea astebetez itxita egongo da, obra iraun bitartean
- Altzibarko Agerre-alde etxadian asfaltatze lanak hasiko dira gaur, Oiartzungo Udaletik jakitera eman dutenez. Konkretuki, etxadi barrualdeko errepidean konpontze eta mantenu lanak egingo dira. Udalak lan hauetara 16.000 euro pasatxoko aurrekontua bideratuko du.
Lanek astebeteko aurreikuspena dute. Hori dela eta, lanak bukatu arte, zazpi egunetan, Agerre-alde etxadiko barruko kaletik ezingo da pasatu. Udaletik esan dutenez, aparkaleku handia erabili beharko dute bizilagunek egun horietan autoak uzteko, eta horretarako sartu-irteerak bosgarren atariaren aldetik egin beharko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”