Kiroldegian zirkulazio egokitzapenak egin dira
Usurbilgo Udalak, gaurtik aurrera erabiltzaile gehiago izango direnez, jende pilaketak saihestu nahi ditu
- Zenbait egokitzapen egin berri dituzte Usurbilgo kiroldegian, zirkulazioa erraztu eta jende pilaketak saihesteko. Izan ere, helduen zein haurren igeriketa ikastaroak gaur jarriko dira martxan, eta erabiltzaile gehiago izango direnez, jende pilaketak gertatzea saihestu nahi dute.
Batetik, zirkulazio marka berriak jarri dituzte, eta, bestetik, txandak egokitu dituzte. Neurri guztien berri mezu elektroniko bidez emango zaie erabiltzaileei datozen egunetan.
Kiroldegiko erabiltzaileak hiru taldetan banatzen dira: igerilekuetakoak, ikastaroetakoak eta gimnasiokoak. Horietako bakoitzak kolore bat du, eta aldagela eta komun bereiziak izango dituzte. Hala, talde bakoitza modu independentean ibiltzea izan dute helburu. Kartelak berritu eta koloretako markak jarri dituzte lurrean, bakoitzak nondik joan behar duen eta zein espazio erabil ditzakeen jakin dezan. Talde bakoitzak erabil ditzakeen aldagelak eta komunak ere dagokion kolorea duen kartelekin adierazi dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Xabier Anduaga interpretará la Marcha de San Sebastián desde el tablado de la plaza de La Constitución junto al Orfeón Donostiarra
-
Donostia celebra los 100 años de la izada en la plaza de La Constitución de forma muy especial
-
Andoni Luis Aduriz diseña el concepto gastronómico del restaurante del Hotel Bellas Artes
-
Arrasate: Kooltur Ostegunak arranca 2026 con un potente cartel