Azoka berezia egingo da bihar Beasaingo Loinatz Plaza azpian
Hilabeteko lehen asteburuan egiten da egitasmoa eta porruak, aza eta azaloreak izango dira protagonista
- Duela hiru urte pasata hasitako egitasmoak ez du etenik Beasainen. Hilabeteko lehen larunbatean azoka berezia egiten da Loinazko San Martin plaza azpian, eta bihar ere horretarako txanda izango da.
Bertako baserritarren ekoizpena izango da azoka bereziko protagonista eta hain zuzen ere, urriko protagonistak porruak, aza eta azalorea izango dira. Produktu horiez gain, baina, eztia, barazkiak, loreak, txerrikia, haziak, ogia, gozoak eta gazta erosteko aukera izango da, eta artisauek ere jarriko dituzte haiek sorkuntzak salgai.
Goizeko 10.00etan hasiko da ohiko moduan azoka, eta 12.00etan Loinatz Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleek kaleak eta azoka girotuko dituzte. 13.30ean, berriz, azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa egingo da azokan erosketak egindakoen artean. Feria berezia irekita eguerdira arte egongo da, 14.00ak arte zehazki.
Bestalde, azokara gerturatzen direnei hilero legez erosketak egiteko azokako poltsa eta bertan erosi daitezken produktuekin sukaldatzeko errezeta liburua banatuko zaie.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros