- Abittu jarduera fisikorako orientazio zerbitzua gaurtik Oiartzungo Elorsoro kiroldegian berriz martxan izango da. COVID-19 dela eta, momentuz osasun zentroan ez da zerbitzua eskainiko, ordea.

Orientatzaile batek aholkuak, irizpideak, informazioa eta bestelakoak emango dizkie erabiltzaileei. Erabateko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da.

Zerbitzuko orientatzailearekin egoteko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea 943 492 552 edo 695 695 804 telefonoetara deituta edo, abittu@oiartzun.eus helbidera idatzita.