Adinekoentzako baliabideen gida kaleratu du Andoaingo Udalak
Argitalpenarekin batera iman bat bidaliko zaie 70 urtetik gorakoei, non ezinbesteko telefonoak agertzen diren
- Adinekoentzako baliabideen gida aurkeztu dute aste honetan Andoainen. Maider Lainez alkate eta Gizarte Zerbitzuetako lehendakariaren hitzetan, "Andoaingo Udalaren helburu nagusietakoa da Andoaingo adinekoen ongizatea ziurtatzea".
Gida berria Andoaingo 70 urtetik gorakoen etxeetara bidaliko da. Udalak eskaintzen dituen eta eguneroko bizitzan lagunduko dieten baliabideei buruzko informazio orokorra eta oinarrizkoa jasotzen da bertan. "Garrantzitsua da gida hau hurbileko leku irisgarri batean gordetzea, edozein unetan kontsultatu ahal izateko" adierazi du Lainezek.
Egoera bakoitzean erabaki egokia hartzeko, beharrezkoa da informazio gehiago eta orientazio profesional egokia izatea. Horregatik, aditzera eman dutenez, garrantzi-tsua da eskura eta erabili ditzaketen zerbitzu eta prestazioak ezagutzea eta, edozein zalantza izanez gero, Ambrosia Olabide eraikineko Gizarte Zerbitzuen Zentrora joatea.
Gainera, Andoaingo alkateak azpimarratu duenez, "gida honekin batera, gutun-azalean iman bat bidaliko zaie 70 urtetik gorako herritarrei, eskura eta ikusteko moduan jar dezaten, adibidez, hozkailuan, eta bertan izango dituzte egunerokoan ezinbestekoak diren telefonoak: larrialdietakoa, anbulatoriokoa, udaltzaingoarena eta abar".
Andoaingo Udalak herritarren eskura jartzen dituen zerbitzuak ezagutzera ematen jarraitu nahi dugu eta "gida hau horretarako urrats berria da" amaitu du Lainezek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El comercio guipuzcoano lidera las ventas en Euskadi y mantiene el empleo
-
Se amplía el uso de las taquillas inteligentes de Ordizia: de la feria al comercio
-
Donostia une fuerzas con otras ciudades para afrontar los retos del cambio climático
-
El Alderdi Eder de Donostia se convertirá en una pista para el deporte femenino el 4 y 5 de octubre