Armeria Eskolak urriaren 2an egingo du Batzar Orokorra
Bilera era digitalean egingo da eta parte hartzeko interesatuek dagoeneko eman dezakete izena
- Armeria Eskolako Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 13rako zuen antolatuta aurtengo Batzar Orokorra baina COVID-19aren ondorioz bilera atzeratzea erabaki zuen.
Orain, pandemiaren bilakaera aztertu ondoren, Armeria Eskolako Elkarteak bere Batzar Orokorra urriaren 2an egitea erabaki du “12.00etan eta formatu digitalean”, beti ere, “parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko”.
Bileran 2019an egindako eta 2020an abiatutako proiektuak azalduko dira eta parte hartzeko interesatuek 943 203 244 zenbakira dei egin edo elkartea@armeriaeskola.eus helbidera idatz dezakete izena emateko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El PP pide al Gobierno de Donostia “austeridad” a través de su enmienda a la totalidad de los presupuestos de 2026
-
El FICAB de Irun celebrará sus bodas de plata la semana que viene
-
Lazkao apoya a las familias de jóvenes con discapacidad
-
EH Bildu reclama a Insausti “políticas valientes” para “gobernar” el turismo