2020 udako ikastaroetan parte hartzeko oraindik plaza libreak daude
- Aritzbatalde kiroldegiak kirol ikastaroetan plaza libreak daudela adierazi du, baina COVID-19 dela eta, beharrezkoa izango da protokoloa jarraitzea: sarrera zein irteera Araba kaleko larrialdi eskaileretatik egingo da. Era berean, ikastaro guztiak kiroldegiko 2.solairuan eskainiko direla ziurtatu zuten. 15 minutu lehenago etorri beharko da eta norberak bere toaila handia eta ur botila ekartzea gomendatzen da. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da jarduera egiten hasi arte. Takilak eta aldagelak ere erabilgarri egongo dira, aforo mugatuarekin.
Zehazki, gazteen eskaintzan (12-16 urte) gazte fit astelehen, asteazken eta ostiraletan, 12.00etan eta gazte spinning, astearte eta ostegunetan, 12.00etan. Helduen eskaintzan (16 urtetik gora): Yoga B, astelehen eta asteazkenean, 19.30ean, eta Yoga D astearte eta ostegunetan, 19.30ean; Pilates A astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9.00etan, eta Pilates N astelehenetan 11:30ean; Total Trainning B, astelehen eta asteazkenetan 19.45ean, eta Total Trainning D astearte eta ostegunetan, 19.45ean; Spintonif A astearte, ostegun eta ostiraletan, 9.30ean; Spinning A, astearte, asteazken eta ostiraletan, 6.45ean, Spinning D astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18.00etan, eta Spinning F, astearte eta ostegunetan, 18.00etan; eta Stretching B, ostiraletan 15.00etan.
Ikastaroetan izena emateko, 943 00 51 23 telefonora deitu beharko da edo mezu bat bidali kirola@zarautz.eus helbidera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Golpe a la venta de camisetas de fútbol falsas en Gipuzkoa
-
Retenciones en la variante de Donostia y en la N-I en Andoain por dos accidentes de tráfico
-
Fallece Jesús Irizar, ‘Txutxin’, referente de las dantzas de Oñati
-
Los delitos por agresión sexual se han duplicado en un año en Gipuzkoa tras el cambio legal