Sotero Plazaola gogoratzeko ekitaldia
- EH Bilduk ekitaldi bat antolatu du Sotero Plazaola Legazpiko alkate ohiaren ekarpena gogoratzeko, bihar bere heriotzaren bost urte beteko direnean. 19.00etan izango da, Lekanazpi elkartean.
Plazaola 2007tik 2011ra izan zen Legazpiko alkate, EAE-ANVrekin. Bere agintaldian hainbat proiektu atera ziren aurrera: mugikortasun iraunkorreko plana onartu zen, Agirre-Etxeberriko lagapen hitzarmena sinatu zen, Segurarekiko banantzearen 400. urteurrena ospatu zen, haurtzaindegi zerbi-tzua indartu zen, Azpikoetxea paper-errota monumentu kultural izendatu zen, harrera eta agur zibilak egiteko ordenantza onartu zen...
Biharko ekitaldian Plazaolaren ibilbide politikoa gertutik ezagutu zutenek hartuko dute hitza. Tartean, Marian Beitialarrangoitiak, Mikel Altzelaik, Jon Erramun Uribeetxeberriak eta Edurne Gonzalezek. Beitialarrangoitia EH Bilduko arduradun instituzionala da, Altzelai eta Uribeetxeberria EAE-ANVrekin zinegotziak izan ziren 2007-2011 legealdian eta Gonzalez EH Bilduko zinegotzia da. Ekitaldiak solasaldi formatua izango du eta Nekane Gonzalezek gidatuko du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Retenciones en la variante de Donostia y en la N-I en Andoain por dos accidentes de tráfico
-
Fallece Jesús Irizar, ‘Txutxin’, referente de las dantzas de Oñati
-
Los delitos por agresión sexual se han duplicado en un año en Gipuzkoa tras el cambio legal
-
Una excursión ciudadana por Ibaeta, su historia y su gente