Eguzki-prebentzioarako kanpaina aurkeztu du AECCk
Egungo egoera medio, babesaren inguruan argibideak emateko informazio-taula batzuk jarri dituzte Zarauzko egoitzan
- Eguzki-prebentziorako kanpaina aurkeztu du Zarautzen, Urola Kostako AECC Minbiziaren aurkako elkarteko zuzendaritzak. Honen helburua, herritarrei eguzki-babeserako ohitura onak helaraztea eta eguzki-esposizio desegokiak izan ditzakeen arriskuez sentsibilizatzea da.
Egungo egoera dela eta, ezin izango dute, beste hainbat kasuetan bezala, esku-orriak banatu. Beraz, informazio-taula batzuk jarri dira Zarauzko Balea kaleko 2. zenbakian dagoen egoitzako fatxadan, herritarrak kontzientziatu daitezen. "Eguzki-babesa beti hondar-tzan pasatzen dugun denborarekin lotzen dugu, baina ahaztu egiten zaigu arriskua aire zabalean egiten dugun beste edozein jardueratan ere badagoela", gogorarazi zuen Maider Sierra AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak.
Sierraren esanetan, urte osoan zehar babestu behar da eguzkiarekiko. "Eguzki-babesaren inguruan gehien udan hitz egiten bada ere, baliteke batzuk beste urtaro batzuetan ere eguzki-esposizio berdinaren pean egotea, bereziki landa-eremuetan eta mendian. Eguzkiak ia gainazal guztietan egiten du isla, eta beraz, eguzki-babesa ez da udan bakarrik hartu behar kontuan, urte osoan zehar baizik", azaldu zuen.
Panel horietan, AECC elkarteak azpimarratzen du garrantzitsua dela pertsona orok eguzki-esposiziorako ohitura onak hartzea. Hala, azaleko minbizia prebeni-tzeko neurri giltzarri batzuk gomendatzen dituzte. Horien artean daude eguzki-esposizioarekiko bizi ohitura osasuntsuak hartzea txikitatik, bakoitzaren fototipoari dagokion babes-neurriak dituzten eguzki-kremak ematea bi orduan behin, eta txikienei babes gehien dutenak ematea.
Era berean, ura edatea eta eguzkitik babesteko txanoak, eguzkitako betaurrekoak eta kamisetak erabiltzea gomendatzen da, bai eta 12.00etatik 16.00etara eguzkirik ez hartzea ere. AECCk emandako datuen arabera, Gipuzkoan 378 azaleko melanoma kasu identifikatu zituzte 2019an
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cortado el tráfico entre Lezo y Pasai Donibane por la caída de un árbol
-
EITB es el nuevo Patrocinador Oficial del Zinemaldia
-
Concentración de las autoescuelas en Ibaeta para denunciar la falta de examinadores de la DGT en Gipuzkoa
-
La carretera de Auzo Txiki de Alegia registrará cortes de tráfico el próximo martes