Egun jakinetan bi langilek kudeatuko dute Itzurun
Asteburuetan zein mareak direla eta aforo arazoak diren egunetan arituko dira lanean
- Hondartzako lehen egunetako funtzionamendua ikusita, Zumaiako Udalak erabaki du bi langile kontratatzea Itzurungo sarrerak, irteerak eta aforoa kontrolatzeko. Azaldu dutenez, ostiral, larunbat eta igandeetan zein mareak direla eta aforo arazoak diren egunetan arituko dira langile berri hauek lanean. Beraien eginbeharra izango da jendeari sarreren eta irteeren inguruko irizpideak ematea, eta aforoa bete delako hondartza ixten denean, hondartzatik irteten diren herritarrak zenbatzea, kanpoan sartzeko zain daudenei baimena emateko.
Horrez gain, sarrera eta irteerak seinalizatzeko bide berriak jarriko dituzte. Zentzu honetan gogorazi nahi dute Itzurunera iritsi ahala sarrera eskuineko arrapalatik egin behar dela, erdiko eskilarak soilik kantinara jaisteko direla eta ezkerreko eskilarak berriz hondartzatik ireteteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas