- Urnietako jubilatuen egoitza ere urratsak ematen ari da normaltasuna berreskura-tzeko pixkanaka eta ateak ireki ditu berriro.

Eskaintzen diren zerbitzuen barruan, ile-apaindegiak (Raquel: 610 623 242) eta masajistak (Larraitz: 610 641 157) aldez aurretik hitzordua eskatuta fun-tzionatuko dute. Aldiz, pedikura zerbitzua berriz, irailaren 7an hasiko da, eta orduan ere hitzordua eskatu beharko da.

Jakitera eman dutenez, Osasun bideetako irteerei dagokienez, irailaren 10ean, 9.30ean, aterako da lehen aldiz alarma egoeraren ondoren jubilatuen egoitzatik bertatik.

Ikastaroak beranduago hasiko dira. Memoria, euskara, joskin-tza eta zumba tailerrak, besteak beste, urrian hasiko dira.

Bestalde, jakinarazi dutenez, jubilatuen etxea itxita egongo da abuztuaren 15etik 31ra udako oporrengatik.