Soraluzek Ruper Ordorikaren kontzertua hartuko du bihar
Larunbat goizean herriko artisau eta baserritarren azoka berezia ere egongo da Plaza Zaharrean
- Ruper Ordorika abeslariak bakarka eskainiko duen kontzertu batek irekiko du bihar Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta herriko hainbat eragilek hurrengo asteetarako prestatu duten Kulturaldia izeneko egitarau berezia.
Abeslari oñatiarraren kontzertua (konfinamendu ostean emango duen lehena) 19.30ean hasiko da Antzokian eta salgai geratzen diren azken sarrerak (35 bat) Iratxo goxodendan eta udaletxean eros daitezke (10 eurotan).
Bestalde, Soraluzeko baserritarrek eta artisauek azoka berezia egingo dute bihar (10.00etatik 14.30era bitartean) Plaza Zaharrean. Bertan Lesarri, Osuma, Arizaga eta Egotza baserrietako produktuak (barazkiak, ogia, postreak, gazta...) eta Oparitxoak, Orratz, Damy, Kilikilima, Aupa Gu! eta Saadia Nasir artisauen artikuluak (jantziak, osagarriak, bitxiak, egurrez egindako eskulanak...) eskuratzeko aukera izango da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
Dolor por la tragedia en los Pirineos: "Era muy conocido y le querían mucho en todos los sitios en los que había estado"
-
Un canto a la donación en ‘La memoria del corazón’
-
Chupinazo al ritmo de los coros de ‘Etxegiña’ en Elgoibar