Lasarte-Oriako musika eskolak hobariak ditu 2020-2021ean
Instrumentu ikasleek %20ko eta trikitixa eta akordeoi joleek %50eko deskontua izango dute
- Irakaslerik ez izateagatik edo pandemiak iraun duen bitartean Lasarte-Oriako udal musika eskola itxita egoteagatik hartu ez diren eskolak kontuan izanda, Udalak %20 eta %100 arteko hobariak onetsi ditu 2020-2021 ikasturterako.
Konkretuki, %20ko hobaria izango dute musika-tresnako ikasle guztiek. Salbuespena trikitixa eta akordeoi ikasleak dira, hauen deskontua %50ekoa izango baita.
Azkenik, datorren ikasturtean ez dute matrikularik ordaindu beharko Hizkuntza Musikala bakarrik egiten duten eta ikasturtea errepikatu behar duten ikasleek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
Dolor por la tragedia en los Pirineos: "Era muy conocido y le querían mucho en todos los sitios en los que había estado"
-
Un canto a la donación en ‘La memoria del corazón’
-
Chupinazo al ritmo de los coros de ‘Etxegiña’ en Elgoibar