- COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik bertan behera geratu zen Oiar-tzungo Feminismo sailak martxoaren 13rako antolatutako Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Jaialdiko film laburren emanaldia. Aste honetan, baina, online film labur horiek ikusteko aukera izango da.

Zazpi film labur izango dira, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Film labur hauek ikusteko, Udalaren webgunean aurki daitekeen lotura batean erregistratu eta kode bat lortuko du ikus-entzuleak. Bihartik igandera arte egongo dira ikusgai filmak, bakoitzak nahi duen orduan ikusteko.