Mendarok landa bideen erabilera berezia arautuko duen ordenantza eguneratu du
Egurra ateratzeko baimena eskatu eta fidantza ordaindu behar da "kalteak konponduko direla bermatzeko"
- Mendaroko Udalak landa bideen erabilera berezia arau-tzeko ordenantza eguneratu du, beti ere, "bideen erabilera intentsiboa egiten duten ibilgailuen jarduera arautzeko eta bideen egoera ona bermatzeko". Hala, udalerriko bideen erabilera berezirako baimen bat eskatu beharko da eta baimena eskatzean fidantza bat ordainduko da," egurra ateratzeko lanak egiten diren bitartean eragindako kalteak konponduko direla bermatzeko".
Lizentzia bakoitzeko fidantza 1.500 eta 3.500 euro artekoa izango da (zenbatekoa egin beharreko distantziaren eta aprobetxatutako mendi hektareen arabera finkatuko da) eta bidearen erabilera berezia bukatu ostean, interesdunak jarritako fidantza itzultzeko eskaera egingo du. Hori bai, "bakanketak egin behar direnean, fidantza jartzetik salbuetsiko da eta %50eko hobaria aplikatu da dagokion tasarekiko".
Edonola ere, aurrerantzean Udalari lizentzia eskatu beharko zaio "udal titulartasuneko bideak erabiltzean egurra edo harrobiko materiala ateratzeko, obra zibilak egiteko edo lurra lekualdatzeko". Ibilbide guztian zehar, bideen ohiko erabilera publikoa bermatu beharko da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
Dolor por la tragedia en los Pirineos: "Era muy conocido y le querían mucho en todos los sitios en los que había estado"
-
Un canto a la donación en ‘La memoria del corazón’
-
Chupinazo al ritmo de los coros de ‘Etxegiña’ en Elgoibar