Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuak irekiko dira uztailean
- Oiartzungo kirol instalazioak aurki izango dira erabilgarri. COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik neurri bereziak hartuko dira eta uztailaren 1ean Elorsoro kiroldegia eta Oiartzungo Madalensoro pilotalekua berriz irekiko dira, baita udako igerilekua ere.
Elorsoro kiroldegiaren kasuan, eskaintza ahalik eta anitzena eta osoena egitea da helburua. Honenbestez, igerilekua, eremu termoludikoa, solariuma, padela, gihartze eta kardio gelak, rokodromoa, squasha, fisioterapia, aldagelak eta dutxak erabilgarri egongo dira. Horiez gain, udako kirol ikastaroak eskainiko dira haur, gazte eta helduentzat. Eskaintza Udalaren webgunean ikus daiteke.
Jarduerak espazio zabalagoetara eramango dira distantzia soziala mantendu ahal izateko, instalazioaren barruko ibilbideak birdiseinatu dira eta, higiene- eta osasun-protokolo zorrotzak ezarriko dira, erabiltzaileen segurtasuna bermatzea helburu.
Madalensoro pilotalekuaren kasuan, berriz, erabiltzeko derrigorrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 943 492 552 telefonoan. Gainontzekoan, orain arteko funtzionamendu bera izango du.
Elorsoro kiroldegiko eta Madalensoro pilotalekuko mantenu lanak egiten ari dira momentu hauetan, instalazioak ireki aurretik dena prest izateko. Hori dela eta, abuztuan irekita mantenduko dira instalazio horiek.
Oiartzungo Udalak azpimarratu duenez, COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik martxoaren 16tik itxita egon dira udal kirol instalazioak. Bitarte honetan, Elorsoro kiroldegiko bazkide-kuotarik ez du kobratu Udalak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Detenidos dos jóvenes tras ser sorprendidos forzando la puerta de una vivienda para robar
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia
-
Comienza la renovación del asfaltado de la avenida de la Libertad de Donostia
-
EL BCC ha acogido la competición FineWaters con más de 100 aguas premium de 37 países