Síguenos en redes sociales:

Bazkideek, lehentasuna Lazkaoko igerilekuan

Uztailaren 1ean zabalduko dira 300 pertsonako aforodun kanpoko igerilekuak eta hitzordua hartu beharko da

- Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegi atzean dauden kanpoko igerilekuetara sar-tzeko aurretiazko hitzordua har-tzeko kiroldegiko bazkide izan behar da; bestela, egunean bertan dagokion sarrera ordainduz sartu ahal izango da, baina bakarrik horretarako lekua baldin badago. Igerileku estaligabeetako bazkide kontsideratuko direla jakinarazi dute kiroldegiko bazkidetza plusa dutenak eta udako igerilekuetako bazkidetza egiten dutenak.

Udako igerilekuetako bazkidetza Lazkaon erroldatuta daudenak bakarrik egin ahal izango dute eta horretarako epea gaur bertan zabalduko da. Udaleko webgunearen bitartez egin ahalko da tramitea, lazkao.eusen, edo aurrez aurre ere bai, Udalean bertan. Igerileku estaligabeak uztailaren 1ean zabalduko dira 300 pertsonako gehieneko edukierarekin .