- Itziarko Auzo Udalak hilerri pareko bidea garbitzeko auzolana antolatu du iganderako. Animatzen direnek Herriko Plazatik Antsorregira bitarteko bide bazterretako belarrak eta sasiak moztu eta garbituko dituzte.
Hori bai, Auzo Udalak aseguru poliza egingo du auzolanean ariko direnentzat eta horregatik izena eta NAN zenbakia aurrez eman behar dira Itziarko Harrera Bulegoan (astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 12.00etara) edota 943 199 255 edo 627 693 632 telefono zenbakietara dei eginez.
Auzolana 9.00etan hasiko da eta norberak eraman beharko ditu lanerako tresnak (hamaiketakoa antolakuntzak jarriko du).