- Irungo EH Bilduko udal taldeak pozez hartu zuen astelehen honetan Irungo Udalak Artiako ezkien gainean ezagutzera eman zuen berria, halaber, hauen mozketa bertan behera gelditu dela. "Hala eta guztiz ere, faltan botatzen dugu prozesu osoaren nondik norakoak azaldu ez izana", zioten EH Bildutik atzo kaleratutako ohar batean. Nahiz eta Udalak ezkiak mozteko agindua martxoan emanda zuen, zuhaitz hauen osasuna aztertzen duen bigarren txosten batek hainbat aktuazio aurreikusten ditu hainbat aleetan eta ezki guztiak salba daitezkeela adierazten du. EH Bilduren ustetan, bigarren txosten honek Artiako Lagunak taldearen lana eta borrokari esker egin da. "Garbi dugu eragile honengatik izan ez balitz, gaur Artiako auzoak ez zituen balio handiko ezki hauek haien kaleetan izango", jarraitzen zuen koalizioaren oharrak. Azkenik, EH Bildutik auzo mugimendu honen garran-tzia txalotu zuten.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
