- Lazkaoko Udalak Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkideei, koronabirusagatik zerbitzua eman ez den egunen proportzio berean, ordaindutako kuotaren zati proportziona itzuliko die ekainaren 25ean, osteguna.
Hain zuzen ere, bazkide bakoitzari bere kuotaren araberako itzulpena egingo zaio eta urteko eta sei hilabeteko bazkidetza mota guztietan aplikatuko da neurria. Bazkidetza helbideratua duten bazkideei automatikoki egingo zaie itzulpena. Ordainketa helbideratu gabe dutenek, ordea, haien kontu korronteko zenbakia eraman beharko dute kiroldegira itzulpena jaso ahal izateko. Horretarako, kiroldegira deitu beharko dute, 943 08 51 93, edo kiroldegia@lazkao.eus helbidean ere eskainiko dute aukera hori.
Bestalde, ekainaren 30ean amaitzen dira Lazkaoko kiroldegiko bazkidetza guztiak, eta egun hori baino lehen berritu behar da, hala nahi izanez gero. Gauzak horrela, ekaineko azken eguna izango da Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetzan aldaketaren bat egin, baja eman edo ordainketa helbideratzeko azken eguna.
Bazkidetza familiarrari dagokionez, ikasle edo langabezian egoteagatik, 18 urtetik gorako seme-alabak bazkidetzan sartu ahal izateko, aldez aurretik eskaera egin eta dagokion agiriak aurkeztu behar dira. Eskaera hauek guztiak kirola@ordizia.eus helbidean bideratuko dira.